Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Elgoibarko Kultur Etxean hirigintzako hiru proiekturi buruzko erakusketa informatiboa egingo da

(2008/07/17)

Iñaki Laskurain udaleko ingeniariak erakusketako panel baten inguruko azalpenak ematen ditu, Alfredo Etxeberria alkatearen eta Ricardo Garate hirigintzako zinegotziaren aurrean

 

Elgoibarko Kultur etxean hirigintzako hiru erakusketari buruzko erakusketa egongo da ikusgai uztailaren 31ra arte. Proiektuak garrantzia handikoak dira, eta datozen hilabeteotan burutuko dira gure herrian.

 

Erakusketak hiru proiektu ditu oinarritzat: Olasoko biribilgunea  eraikitzeko proiektua (N-634 errepidean) eta Maalako eta Santa Ana kaleko inguruak birmoldatzeko egingo diren proiektuak.

 

Proiektuen helburuei eta ezaugarri teknikoei buruzko informazioa emateaz gain, erakusketak proiektu bakoitzarentzat aurreikusitako exekuzio epeen berri ematen du; baita aurrekontuen eta finantzazioaren berri ere.

Erakusketan ipinitako material batzuk 

Bestalde, herritarrek, jarduera horiek direla medio instalatuko diren hainbat hiri-altzari ikusteko parada izango dute (eserlekuak, baldosak, galtzada-harri faltsuak, barandak…). Halaber, hainbat aukeraren artean, Maalan egingo den parkerako zein zoru mota aukeratuko luketen aditzera eman ahal izango diote Udalari

 

Erakusketa, astegunetan,19.00etatik 21.00etara egongo da zabalik. Asteburuetan eta jaiegunetan, berriz, 12.00etatik 14.00etara ere ikusi ahal izango da.