Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Elgoibarko Udalak jarduera berritzaile ugari jasotzen dituen jaietako egitaraua aurkeztu du

(2008/07/24)

 

 Blanca Salegi, Alfredo Etxeberria eta Iñigo Cearsolo jaietako ekitaldien aurkezpenean

 

Elgoibarko San Bartolome jaiak abuztuaren 23tik 30era arte burutuko dira aurten. Okasiorako antolatutako egitarauaren barruan jarduera berritzaile ugari aurki daitezke.

 

Alfredo Etxeberriak, Elgoibarko alkateak, Iñigo Cearsolok, Kultura Batzordeburuak eta Blanca Salegik, Kultura Saileko teknikariak jaietarako antolatutako ekitaldiak aurkeztu dituzte. Aurtengo jaietako aurrekontua 210.000 euro ingurukoa da.

 

Aholkuak

 

Edonola ere, aurtengo jaietako egitaraua ondorengoa da:

 

22 OSTIRALA

20:00: "MECÁNICA POPULAR” argazki erakusketaren irekiera. José Luis Ramírezen argazkiak. Kultur Etxeko erakusketa gelan. Irailaren 6ra arte.

 

23 LARUNBATA: "SAN BARTOLOME BEZPERA"

9:00: "LXII ETXANIZ MEMORIALA" txirrindulari lasterketa, elite mailako amateurrentzat (19-23 urte). Lasterketa honek "Lehendakari Txapelketan" puntuatuko du. Irteera:Goizeko 9:00etan, Foruen plazan - Helmuga: Eguerdiko 12:00etan, Santa Klara kalean.

13:00: DEMASEKO TXUPINAZOA ETA KANPAI JOTZEA. Udaletxeko balkoian Ikurrina jasoko da, jaiei hasiera emateko.

Ondoren: MAUXITXA txarangaren kalejira.

16:00-20:00: HAURRENTZAKO PARKEA, Foruen plazan. Euria bada, Sigman.

16:30: USTEKABEA, Zaharren Biltokian.

17:00: ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KALEJIRA, herriko Dultzaineroekin batera.

17:00: FUTBOL partidua, Asobal ligako talde hauen artean: C.D. Elgoibar-Amaika Bat F.T., Mintxetako futbol zelaian. Antolatzailea: C.D. Elgoibar

18:30: ESKUBALOI partidua, honako talde hauen artean: J.D. ARRATE – NATUR HOUSE LOGROÑO, Olaizaga kiroldegian.

19:00: KALEJIRA, BATUCANDO NO AR taldearen eskutik.

19:00: Kirol Argazkien III. Lehiaketako lanen ERAKUSKETA, Kultur Etxeko sotoan. Abuztuaren 30era arte. Egunero, 19:00etatik 21:00etara.

20:00: Udal Korporazioa San Bartolome Parrokiara joango da, Udaleko Txistularien Banda aurretik duela; “Alkate Soinua” joz, ordu horretan SALBEA izango baita. Salbea Parrokiako Abesbatzak kantatuko du.

Salbea bukatutakoan: Jaietako Kartel Lehiaketaren SARI BANAKETA, pleno aretoan. Kirol Argazkien III. Lehiaketako sariak ere banatuko dira.

23:00: TOOM PAK TALDEAREN IKUSKIZUN APARTA, Foruen plazan.

 

24 IGANDEA. “SAN BARTOLOME”

9:15: Herriko Dultzaineroen DIANA.

9:45: Udaleko Txistulari Bandaren DIANA.

10:00: Udaleko Musika Bandaren KALEJIRA.

10:45: Herriko zaindariaren PROZESIOA, Udalbatzak, Udaleko Musika Bandak eta Udaleko Txistularien Bandak lagunduta. Guztiak San Bartolome parrokiara joango dira MEZA NAGUSIRA. Bertan, Parrokiako Abesbatzak parte hartuko du.

Ondoren: Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Udaleko Txistularien Bandak SOKA DANTZA eskainiko dute, Foruen plazan.

Jarraian: UDALEKO MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA, Jose Antonio Osororen zuzendaritzapean, Foruen plazan.

16:30-21:00: HAURRENTZAKO PARKEA, Foruen plazan. Euria bada, Sigman.

17:30: ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KALEJIRA, herriko Dultzaineroek lagunduta.

18:00: PROFESIONALEN ARTEKO ESKU PILOTA PARTIDUAK, Ikastolako frontoian.

18:30: ZALDIEN DANTZA ikuskizuna, Aita Agirre plazan.

19:00: PIXIE AND DIXIE BANDAK.

23:00. SU, ARGI ETA MUSIKA IKUSKIZUNA San Bartolome parrokian

Ondoren: IÑIGO MAGOAREN EKITALDI BIKAINA, Foruen plazan.

 

25 ASTELEHENA:  “TXIKI EGUNA”

7:30: Mauxitxa txarangaren eta herriko Dultzaineroen DIANA.

Segidan: SOKAMUTURRA, Arnoren zezenekin.

Ondoren: SALDA ETA TXORIZO BANAKETA herriko kaleetan, Ego-Toki, Zubi-Ondo, Gure Bide, Herri Gain, Goiko Errota elkarteen eta Batzokiaren eskutik.

12:00: ZEZENTXOAK eta PONIAK txikienentzat, Aita Agirre plazan.

Ordu berean: MAUXITXA TXARANGAREN KALEJIRA IZUGARRIA.

18:00: PROFESIONALEN ARTEKO ESKU PILOTA PARTIDUAK, Ikastolako frontoian.

18:30: Zezen eta betizu bolaztatuen II. erakustaldia ERREKORTATZAILEEKIN eta OZTOPO JOLASEKIN, Aita Agirre plazan.

19:00: TURUTARRA FANFARRIAren kalejira.

22:30: EGAN taldearen dantzaldia, Foruen plazan.

 

26. ASTEARTEA: “UMEEN EGUNA”

10:30: HAURRENTZAKO ENTZIERROA, King-Kong-etik Aita Agirre plazaraino.

10:45: ZEZENTXOAK eta PONIAK txikienentzat, Aita Agirre plazan.

11:30 - 12:15: AIRE LIBREKO MARRAZKI LEHIAKETARAKO izena ematea, Elizako arkupeetan.

12:30: Aire Libreko Marrazki Lehiaketaren hasiera, Elizako arkupeetan.

14:00: Marrazki Lehiaketako lanak jasoko dira, Elizako arkupeetan.

14:00: HAURRENTZAKO BAZKARI HERRIKOIA, Elizako arkupeetan. Bazkari honetan parte hartu nahi dutenek 7 urte beteta izan beharko dituzte, eta ez, 14 urte baino gehiago. Bakoitzak bere ogitartekoa eraman beharko du. Freskagarriak eta postreak emango dira.

14:30: HAURRENTZAKO PARKEA, Foruen plazan. Euria bada, Sigman.

16:30-18:00: Zaldi lasterketa ikusteko, Maalako parketik Upaitzako zelaietara igoera zalgurdian.

18:00: ZALDI LASTERKETA Upaitzako zelaietan (Albitxuriko industria gunearen gainaldean)

18:00: Marrazki Lehiaketako SARI BANAKETA, Foruen plazan.

Jarraian: ERRALDOI ETA BURUHANDIEN Kalejira, Mauxitxa txarangarekin batera.

20:00: Haurrentzako jaialdia, TXANOGORRITXO ROCK taldearen eskutik, Foruen plazan.

23:00: DÚO PLAENTXI bikotearen ekitaldia, Foruen plazan.

 

27 ASTEAZKENA: “JUBILATUEN EGUNA”

8:00: IDIARENA Herriko Dultzaineroen eskutik.

Ondoren: SOKAMUTURRA, Arnoren zezenekin.

12:00: Hegaluze-parrillada, Eusko Labelduna; Nafarroa plazan. Antolatzailea: Danborradaren Batzordea.

12:30: Jubilatuei bereziki eskainitako MEZA, San Bartolome parrokian.

14:00: JUBILATUEN BAZKARIA, Olaizaga kiroldegian. EGUREN ORKESTRAK bazkaria girotuko du.

17:00: ZEZENTXOAK ETA PONIAK txikienentzat, Sigman.

18:00: SAMA SIKU FANFARREAREN kalejira.

19:00: DANTZA SOLTEKO LEHIAKETA, 15 urtetik beherakoentzat, Foruen plazan.

22:30: DEABRU BELTZAK taldearen “Les Tambours de Feu” suzko ikuskizuna.

 

28. OSTEGUNA

19:30: UDALEKO MUSIKA BANDAREN dantzaldia, Foruen plazan.

 

29 OSTIRALA: “GAZTEEN EGUNA”

08:00: Herriko Dultzaineroen DIANA.

Jarraian: SOKAMUTURRA, Arnoren zezenekin.

Jarraian: SALDA ETA TXORIZO BANAKETA, herriko kaleetan, Ego‑Toki, Zubi-Ondo, Gure Bide, Herri Gain, Goiko Errota elkarteen eta Batzokiaren eskutik.

12:30: GOITIBEHERA JAITSIERA, Azkuen (San Roke). Antolatzailea: Zuhaitz aisialdi taldea. Izena ematea: irteera tokian.

Jarraian: KART ERAKUSTALDIA, Azkuen (San Roke). KZ2 kategoriako autoak

Segidan: MAUXITXA txarangaren kalejira.

16:30-19:00: FUTBOL PARTIDUAK ZEZEN BOLAZTATUEKIN, Sigman   Antolatzailea: Zuhaitz aisialdi taldea  Honako sari hauek emango dira:

19:00: Kalejira ZO ZONGO fanfarrearekin.

23:00: KEROBIA eta KAOTIKO taldeen kontzertua, Foruen plazan. 

 

30 LARUNBATA: “BASERRITARREN EGUNA”  

9:30: Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Udaleko Txistularien Bandak, Nafarroa plazan, harrera egingo diete Ganadu Lehiaketan parte hartuko duten abeltzainei.

Jarraian: “BALZOLA ANAIAK” TRIKITILARIEN Kalejira.

10:00: EUSKADIKO LIMUSIN GANADUAREN XVI. lehiaketan parte hartuko duten abelburuak erakutsiko dira. Limusin arrazako arren eta emeen enkantea.

11:00: XXV. SAGARDO LEHIAKETA ETA DASTATZEA, Foruen plazan.  Antolatzailea: Sallobente Elkartea.

11:00: XXVII. GAZTA LEHIAKETA ETA SALMENTA, Nafarroa plazan. Antolatzailea: Kalamua Elkartea.

12:00: BENTAZAHARREKO MUTIKO ALAIEN, abesti herrikoiekin giroa alaituko dute.

13:45: Sagardo lehiaketako irabazleei SARIAK emango zaizkie, Foruen plazan.

14:15: Gazta lehiaketako irabazleei SARIAK emango zaizkie, Nafarroa plazan.

14:30: Baserritarren ANAIARTEKO BAZKARIA, Sigma  jatetxean, Eguren orkestrak eta bertsolariek girotua.

17:00: “BALZOLA ANAIAK” TRIKITILARIEN kalejira.

18:00: BENTAZAHARREKO MUTIKO ALAIEN kalejira, abesti herrikoiekin giroa alaituko dute.

18:00: SAN BARTOLOMEETAKO X. HARRI-JASOTZE TXAPELKETA, Foruen plazan (euria bada, Ikastolan).  100 kiloko antzinako harri zilindrikoa (3 minutu)/ 100 kiloko harri kubikoa (3 minutu)/ 100 kiloko harri esferikoa (3 minutu). 30 urtetik beherakoek besterik ez dute parte hartuko. 

Segidan: Ganadu Lehiaketako Epaimahai Kalifikatzaileak SARIAK banatuko dizkie abeltzainei, Foruen plazan.

23:00: TAPIA ETA LETURIAREN kontzertua, Foruen plazan.