Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 


Elgoibarko jaiak, irudietan eta egunez egun, web honetan

(2008/07/24)

 

mauxitxa txaranga

 

Kanpoan dauden elgoibartarrek aukera izango dute Elgoibarko jaietan gertatzen ari dena, egunez egun, ikusi ahal izateko. Izan ere, Elgoibarko Udalak martxan jarritako ekimenaren bidez, jaietako egun bakoitzean izandako hainbat ekimen ikusi ahal izango dira web honetan. Argazkietan, noski. 

 

Ekimen hau hilaren 23tik 30era bitartean burutuko da. Hori dela eta, jaietako aste osoan zehar garatuko da. Honekin batera esan behar da egun bakoitzeko argazkiak eguneko azken orduan igoko direla web orrira, nola ez, jardunaldirako antolatutako ekitaldi guztiak amaitu direnean.

  

Gauzak horrela, jaiak diharduten bitartean Elgoibarren ez izateak, ez da aitzakia izango herriak biziko duen jai giroa ez ikusteko. Gainera, batek baino gehiagok sorpresa galanta hartuko du argazkiak ikusterakoan. Izan ere, Udaleko web guneko arduradunek ondorengoa azaldu dute: “ekitaldi inportanteenetatik aparte, giroa eta koadrilak erakusten duten irudiak ere igoko dira Elgoibarko Udaleko web orrira”.

 

Elgoibarko Udalak herritar guztiak (bai kanpoan daudenak bai herrian geratzen direnak) animatu nahi ditu jaietako egunetan garatuko den ekimen honen jarraipena egiteko.