 |
Gaur egun, 18 baserri daude Arriaga auzoan. Jatorrizko izena eta aldi
berean ofiziala Arriaga da, baina auzoa ezagunagoa da San Antolin
izenaz, garai batean izen hori zuen ermita bertan egon zelako. Irailean
egiten ziren festak oso ezagunak ziren. 1971 urte aldera ermita bota
zuten autopista egiteko. Auzo honetan Zabale-Torre, XV. mendeko baserria, dago,
herriko
baserri dotoreenetarikoa dena.
Arriagan, Apraizeko errota ere ikusteko aukera izango dugu. Ekaitz eta
Abatetxe errekastoetako urek bat egiten dute Apraiz errekan. Ur horiek
aprobetxatuz, baserriaren ondoan dagoen burdinola, errota eta etxeari
argi-indarra emateko erabiltzen zuten errota garai batean. Burdinola
aspaldi desagertu bazen ere, oraindik zenbait aztarna geratzen dira.
Errota orain urte batzuk berritu egin zuten.
Elgoibarko auzoak
(Itzuli)
|