Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgojaiotza - Elgoibarko Belenisten taldea


25.urteurrenean ateratako liburua


Sorrera
:  1979 urtea

Helbidea:
San Bartolome Parrokia, 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
Telefonoa
:943 74 46 68

Taldearen ekimena: Gabonetako Jaiak kontuan izanik, herriko Parrokian muntatzen den Jaiotza mekanikoaren prestakuntzaz arduratzen da Elgojaiotza taldea.

Urtean zehar betetzeko, taldeak honako helburu hauek jarri ditu:
 - Mugimenduzko irudi berri bat egitea.
 - Urtero Jaiotzaren egitura aldatzea, eta hori plano batean adieraztea.


Jaiotzaren irudiak  - Jaiotzaren bideoa

Jaiotza ikusteko egutegia: 

Jaiotza abenduaren 20an zabaltzen da, eta azken bisita-eguna, berriz, urtarrilaren 17an (San Anton eguna) izaten da. Elgoibarko jaiotza ikusteko ordutegia ondorengoa da:

Astegunetan: 17:30etatik 20:30etara
Jaiegunetan eta jai bezperetan: 10:30etatik 13:30etara; eta 17:30etatik 20:30etara. 
Egun berezi bezala, Gabon Zahar egunean atsedenik gabe irekita egoten da, goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara .

Jaiotzaren ezaugarri batzuk:

- Mugimendua duten irudiak dauzka.
- Benetako arrainak dituen erreka.
- Argiaren zikloa 8 minutukoa da, bi minutu pasatzean egunaren zati bat aldatzen da, eta dagozkion irudiak martxan jartzen dira.

Kultur eta aisialdi elkarteak
(
itzuli)