Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Monumentuak

 

Sallobente-Ermuaran auzoko Ermita

Sallobente-Ermuaran auzoa

Sallobente-Ermuaran auzoan dagoen ermita polit honen gauzarik azpimarragarriena bere margoak dira. 1989an, kasualitatez aurkitu ziren Sallobente-Ermuaraneko ermitako Erdi Aroko margoak. Izan ere, ermita berreraiki behar zela eta, zenbait konponketa egiteko erretaula eraman zutenean konturatu ziren, azpian, balio izugarria zuten margoak zeudela.

Pintura neoklasikoak, errenazimendu garaikoak eta gotikoak daude. Guztiak behar bezala zaharberritu eta 1996ko azaroaren 27tik hona ikusgai daude. Adituen esanetan, pintura gotikoak Gipuzkoako zaharrenak dira, Ekain eta Altxerri kobetako pinturen ondoren.

Zer ikusi
(itzuli)