 |
Elgoibartarrek sasoian
egoteko eta ariketa pixka bat egiteko gehien egiten duten ibilbideetako
bat da Sallobente-Ermuaran auzora garamatzan bide hau. Karakate eta Azkarate mendien arteko lautada batean dago.
Landa-ingurua da eta erraza
da bertara iristea, errepide asfaltatu bati jarraitzen zaiolako.Hasieran,
Elgoibar eta Azkoitia lotzen dituen eskualde-errepidetik joango gara,
baina geroxeago, eskuinean dagoen bide seinalizatu batetik jarraituko dugu.
Bi kilometro eta erdi
ibili ondoren, Sallobente-Ermuaran auzora iristen gara, bertan ermita eder
bat, bolatokia, auzokoen bilgunea, aparkalekuak, errekatxo bat, mahaiak
eta erretegiak dituen zelai bat ditugularik. Leku paregabea da aisialdiaz
gozatzeko.
Zer
ikusi
(itzuli) |