|
Euskal Jaien mendeurrena |
|
|
|
EUSKAL JAIEN MENDEURRENA DELA ETA, ANTOLATUTAKO EKITALDIAK EGUNEZ EGUN:
Ondoren azaltzen den egitaraua prestatzeko Udaleko Kultura, Gazteria, Euskara eta Kirol Patronatuaz gain, herriko hainbat talde eragilek parte hartu dute. Hona hemen eragile horiek: |
|
Elgoibarko Musika eta Dantza Federazioa Haritz EDT Elgoibarko Izarra Elgoibarko Danborrada Parrokiako Abesbatza Udal Musika Banda Udaleko dultzaineroak Udal txistulariak Mauxitxa txaranga Ongarri zine-kluba Ongarri argazkilari taldea Elgojaiotza Filatelia elkartea San Bartolome Parrokia Lagunak Pilota taldea Ikastetxeak Euskaltegiak Bertsozale elkartea Herriko hedabideak Txankakua merkatarien elkartea
Eragile horietaz gain, asko izan dira baita ere norbanako gisa euren laguntza eskaini eta ekarpenen bat egin dutenak.
Era berean, ekintza batzuk babestu dituzten erakundeak ere badira: Danobat, Kutxa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
Egitarau hau irekia da eta urtea bukatu bitartean badago proposamen eta ekarpen berriak egiteko aukera. |
|