|
Udaleko Euskara Saila |
|
|
OSAERA:
HARREMANETARAKO: |
|
|
EGINKIZUN NAGUSIA:
UDAL EUSKARA
BATZORDEA:
Ezaugarriak:
Batzordeburua: Jon
Uriguen Ansola Idazkaria eta aholkularia: Kristina Zuatzubizkar
Eginkizunak: Euskara Batzordearen zeregina da: arlo bakoitzeko zerbitzu buruei ordenantzaren edota arauen garapena beraien lanean nondik nora bideratu behar duten adieraztea, aplikazio zalantzak argitu eta laguntza eskainiz; Udalbatzarrak euskarari buruz hartutako erabaki nagusiak gogoan hartu eta, betearazteko planak eta epeak zehaztea; udal barnean zein kanpoan euskararen normalkuntzarako eta sustapenerako jarduketa planak prestau, kudeatu eta jarraitzea; urteko aurrekontuetarako bidezkoak diren proposamenak prestatzea; euskara batzordearen egitarauak prestatu eta jarraitzea; euskararen normalkuntza bideratzeko erakunde, alderdi politiko eta gizarte mugimenduek garatzen dituzten ekimen desberdinak urteko egitasmo globalean artikulatzea. Euskara batzordearen bilerak hamabostero egiten dira kultur etxeko bilera gelan. Udaleko Euskara Zerbitzua Elgoibarko Nafarroa Plaza 3an kokatuta dago, Kultur Etxeko 1. Pisuan hain zuzen ere. ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK: * Hizkuntza aholkularitza: testu zuzenketak, itzulpen bereziak, izen-abizenak euskal grafiaz jartzearen inguruan, leku-izenen idazkera zuzenaren inguruan, idatzi ereduak ... * Euskararen egoerari buruzko informazioa: udalerriko datu soziolinguistikoak, erabilera datuak, hezkuntza ereduak... * Dirulaguntzak: barnetegietarako, UEUra joateko, euskarazko ikastaro berezietarako, dendetako errotuluak euskaraz jartzeko... * Euskararen normalkuntzarekin zerikusia duen guztietan, aholkularitza eta laguntza eskaintzea herritarrei eta elkarteei. |
|