Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko Gaztelekua

elgoibarko gaztelekua

elgoibarko gaztelekua

elgoibarko gaztelekua

elgoibarko gaztelekua

elgoibarko gaztelekua

Helburuak:

  • Aisiaren esparruan beste aukera batzuk eskaintzea.

  • Nerabeen informazio beharrak ezagutu eta  asetzeko estrategiak martxan jartzea

  • Nerabeen jarrera aktiboa sustatzea.

  • Nerabeengan balore hauek sustatzea: errespetua, autonomia, ardura, kritika eta partaidetza.

  • Aisialdian euskararen erabilera sustatzea eta bermatzea.

  • Neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna bermatzea zerbitzuan baita zerbitzutik bideraturiko ekimen guztietan ere.

  • Hezkidetza, integrazioa, parte hartzea eta autokudeaketa bultzatuko dituen gune bat ahalbidetzea, auzoko eta herriko errealitatearekin konprometitua.

  • Helduei (guraso, tutore eta, oro har, arduradunak) nerabeen errealitatea ezagutzen laguntzea (azturak, pertzepzioak, eskaerak, etab.) eta, ahal den neurrian, komunikaziorako eta lankidetzarako bideak zabaltzea.

Hartzaileak: 13-18 urteko nerabeak.

Ordutegia: Astearte, asteazken, ostegun eta igandetan: 17:00etatik 20:00etara.
Ostirala eta larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara
Astelehenetan: itxita.

Helbidea: Gabriel Krutzelaegi, nš 4

Telefonoa: 943-743228

e-posta: gaztelekua@elgoibar.org

Gaztelekuan uneoro bi hezitzaile egongo dira gaztelekuko dinamikari eragiteko.

Gaztelekuko guneak honakoak izango dira:

  • Hezitzaileen bulegoa

  • Ordenagailuen gela

  • Topagunea

  • Ikus-entzunezko gela

  • Sukaldea

  • Tailer gela

Gaztelekuan honako jarduerak egin ahal izango dira:

  • Ikastaroak, tailerrak, txapelketak, gazteek proposaturiko ekimenak e.a.
    G
    azteek ordezkatzen dituzten ideia, proiektu eta jarduera berriak baliabidetzea eta hedatzea.

  • Gazteen arteko topaketa eta elkartrukeak

 

Gazteria Saila
(itzuli)