|
San Blas |
|
Mende honen lehenengo urteetan gatza, San Blas opilak eta lokarriak bedeinkatzen ziren; hori guztiori, familian eztarriko minik ez izateko. Gatza janari guztiei botatzen zitzaien, eta ondorioz, janari guztiak, berez, gelditzen ziren bedeinkatuta. Opilak- mende honen hasieran egiten zirenak[1] hain zuzen- bereziak izaten ziren. Gaur egun, "bollo suizo" izenaz ezagutzen ditugunen antzekoak. Gari irina, arrautzak eta esnea ziren haien osagaiak. Gainean, lau punta egiten zizkieten "titiak bezala", eta arrautza gorringoz bustitzen zituzten. Ohitura hau galdu egin zen duela 80ren bat urte. Eta opil haien ordez, gaur egun, okindegietan, gozodendetan eta janari-dendetan eros daitezkeenak bezalakoak egiten hasi ziren. Familia batzuek etxean bertan egiten dituzte San Blas opilak. Horretarako, irina, esnea, txerri-koipea, anisa eta maria-bainuan egindako zuringoa erabiltzen dituzte. Esan behar da, Elgoibarko familia gehienetan jaten direla, urtero, San Blas opilak. San Blas egunean lokarriak ere bedeinkatzen dira. Batzuetan, lokarri hori fardela (lotutako zapi zuri handia) edo opil paketea lotzeko erabiltzen da. Horrela, dena batera bedeinkatzen da. Eztarriko minik edo eztulik ez izateko, lepoaren bueltan jarri behar da, eta zortzi egunetan eduki. Bederatzigarren egunean sutara bota behar da lokarria. Gaur egun ere, familia askotan gordetzen da errito hori. Horretaz gain, jende askok tentsioa edo kolesterola zaintzeko erregimena egin behar duenez, baraziak eta fruta ere eramaten dituzte bedeinkatzera. Hala eta guztiz, badago, bedeinkatzera, txokolatea ere eramaten duenik. KOLDO LIZARRALDE ELBERDIN idazlearen "FESTA HERRIKOIAK ELGOIBARREN" liburutik hartua
[1]Leandra
Aranberrik, Gelatxo Errota baserriko amamak, 1920 urtean jaiotakoak, eman
zidan San Blas opil haien berri. Hark, aldi berean, bere amarengandik jaso
zuen haiei buruzko informazioa. |
| San Blas eguneko opilak egiteko errezeta |
|
Opila egiteko osagaiak:
Bainu zuria egiteko osagaiak:
Opila egiteko:
Bainu zuria egiteko |