Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Ibilbideak

 

Karakaterako igoera

Karakateko bistak elurrakin

Azkue (San Roke) auzotik gorako errepidea hartuz gero, Karakateko mendizerrara igotzeko bidea dugu. Bide horri jarraiki, auzoa atzean lagako dugu, eta izen bereko ermitaraino helduko gara. Behin hantxe gaudela, 400en bat metro aurrerago, ezkerrean dagoen bidea hartuko dugu, eta hiru kilometro egin ondoren, Beraseta baserrira iritsiko gara. Puntu honetan hasten da Karakaterako igoera. Elgoibarko mendirik berezienetako bat da. Bertan, historiaurreko aztarna ugari daude. Gainera, gailurretik paisaia ikusgarriaz gozatzeko aukera dago. Horretaz gain, mendizerra bereko Atxolin edo Irukurutzeta gailurretara joateko ibilbide lasaia eta polita egin daiteke.

 

 

Zer ikusi
(itzuli)