|

EGINKIZUN NAGUSIAK:
-Herriko eskaintza kulturala programatzea eta zabaltzea.
-Urteroko kultur programazioa prestatzea eta koordinatzea herriko kultur
taldeekin elkarlanean.
-Kultur elkarteentzako dirulaguntzak kudeatzea.
-Herriko Antzokiko programazioa prestatzea, eta berau ustiatzea.
-Ikuskizun eszenikoak (antzerkia, dantza,...) finkatzea eta sustatzea (hileroko
lehenengo ostiralean), programazio iraunkorra mantenduz.
-Ikuskizun eszenikoetan, haurrentzako ikuskizunak bultzatzea.
-Kultur azpiegitura, eta aldi berean, elkarteei utzitako lokalak kudeatzea.
-Kultur etxeari etekina ateratzea: Bertan antolatzen diren erakusketa eta
ekintzak bideratzea eta koordinatzea.
-Herriko eskoletan ere eskaintza kulturala bideratzea.
-Herriko ikastetxeentzako dirulaguntzak gestionatzea.
-Herriko ikastetxeetako proposamenak eta eskabideak bideratzea.
-Jaiak programatzea koordinatzea eta gestionatzea.
UDAL KULTURA
BATZORDEA:
EZAUGARRIAK, EGINKIZUNAK ETA KOKAGUNEA.
Ezaugarriak:
Elgoibarko Udalaren Kultura Batzordea horrela osatuta dago:
Batzordeburua: Iņigo
Cearsolo Aranberri
Zinegotziak: Jon Uriguen
Ansola, Eloisa Zubiaurre Ansola, Alberto Iriondo Elustondo, Ricardo Garate
Zubiaurre, Jaime Ovidio Campello Teijido, Miguel Fernandez Moreno, Francisco
Javier Nuņez Alvarez , Izaskun Soraluze Lizundia
Idazkaria eta aholkularia:
Blanca Salegi, Kultura Teknikaria.
Eginkizuna:
Udaleko Kultura Batzordea da Udalbatzarrak erabaki eta zehaztutako kultura,
hezkuntza eta jaiei buruzko gaien kudeatzaile zuzena.
Kultura Batzordearen bilerak hamabostero egiten dira Kultur Etxeko bilera gelan.
Kokagunea:
Udaleko Kultura Zerbitzua Elgoibarko
Nafarroa plaza 3an kokatuta dago, Kultur Etxeko 1.pisuan, eskumara, hain
zuzen ere. |