Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

Elgoibarko ludoteka

 
elgoibarko ludeoteka

 

Helburu nagusia: Jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea.

 

Helburu zehatzak:

  • Haurrek jolasteko eta erlazionatzeko gune egoki eta hezitzaileak izatea.- Haurrengan balore hauek sustatzea: errespetua, elkartasuna, lankidetza, erantzukizuna, autonomia, ahalmen kritikoa.

  • Aisialdian euskararen erabilera sustatzea eta bermatzea.

  • Haurraren garapen kognitiboa, psikomotorea, sortzailea eta afektiboa sustatuko duen jarduera ludikoak sortu eta bideratzea.

  • Protagonismoa haurrari berari ematea, zertan eta nola jolastu nahi duen berak erabaki dezan, heldu hezitzailearen erantzukizuna sustatzearena izango delarik. Haurrek autonomia lantzea.

  • Gizartean haur guztien integrazioa eta parte hartzea bultzatzea, bai auzo mailan eta baita herri mailan ere.

  • Hezkidetza, integrazioa, parte hartzea eta autokudeaketa bultzatuko dituen gune bat ahalbidetzea, auzoko eta herriko errealitatearekin konprometitua.

  • Neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna bermatzea zerbitzuan, baita zerbitzutik bideraturiko ekimen guztietan ere.

  • Jarduera ludikoak eskaintzen dituen pedagogia eta hezkuntza mailako aukeren inguruan sentsibilizazio lana egitea haurrengandik hurbil dauden pertsona helduekin (guraso, senide hurbilak, beste hezitzaile batzuk, etab.).

Hartzaileak: 5-12 urteko haurrak

 

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era.

 

Helbidea: Gabriel Krutzelaegi, 6

 

Telefonoa: 943-748883

 

e-posta: ludoteka@elgoibar.org

 

 

Bazkide kuota:
- Irailetik uztailera: 40 €
- Abendura bitartean apuntatzen direnek 40 € ordaindu beharko dute; urtarriletik apirilera bitartean apuntatzen
direnek 25 € eta maiatzetik uztailera apuntatzen direnek 10 €.
- Familia ugaria direnek % 30eko deskontua izango dute eta gizarte zerbitzuetako zenbait programaren erabiltzaileak ordainketa egiteaz salbuetsita egongo dira.

Izenemateko, ludotekara joan behar da, ordainagiria eta haurraren argazki batekin.
Familia ugarien kasuan,familia ugaria tituluaren fotokopia eraman beharko da  eta gizarte zerbitzuetakko programen erabiltzaileen kasuan, gizarte laguntzaileak emandako ziurtagiria.

Hasierako izenemate kanpaina, urriaren 31aren amaituko da, baina aurrerago ere izena eman daiteke.
Kutxan honako kontu korrontean egin behar da ordainketa: 2101 0036 69 0000089508; agintzaile bezala, gurasoaren izena jarrita eta kontzeptu bezala, haurraren izena eta ludoteka jarrita.

Ordainagiriaren 2 kopia eskatu behar dira, bat bakoitzak gordetzeko eta bestea ludotekan uzteko.

Ludotekako programaketatik kanpo, egingo diren ekintza berezietako prezioekin ere irizpide bera aplikatuko da.

 

Ludotekan uneoro haurrekin egongo diren bi hezitzailek egingo dute hezkuntza esku hartzea, haurren garapenean erreferente eta bidelagun izango direlarik.

 

 

Elgoibarko ludotekaren guneak:

           

- Hezitzaileen bulegoa

- Jolas sinbolikoen txokoa

- Jolas libreko gunea

- Antzerki txokoa

- Tailer gela ( sukaldearekin )

- Ordenagailu, irakurketa txokoa

 

Haurrei zuzenduriko jarduerak honakoak izan daitezke:

 

- Jolas librea   

- Animazio jarduerak eta ekintza soziokulturalak ( tailerrak, proiekzioak, ipuin kontaketak…).

- Auzo zein herri mailan antolatzen diren ekimen interesgarrietan parte hartzea.

- Irteerak eta txangoak

- Ludotekatik kanpo burutzekoak diren kultura eta jolas ekintzak.

 

elgoibarko ludeoteka
elgoibarko ludeoteka
elgoibarko ludeoteka
elgoibarko ludeoteka
elgoibarko ludeoteka

Gazteria saila
(itzuli)