 |
Mendi honetara igotzeko
aukeretako bat Elgoibartik Markinarako C-6213 eskualde - errepidea hartzea
da. Errepideean gora 5 km egin ondoren, San Migel ermita ikusiko dugu eta
bertara joango gara.
Ermitan gaudela, pista
asfaltatu batetik jarraituz, Mugerza baserriaren ondotik pasatuko
garaBorrajenera heldu eta gero Oa baserriarekin egingo dugu topo, eta
ondoren, Oa txikirekin. Han, eskuinaldean dagoen pista batetik jarraitzen
badugu, Morkaikoko gurutzeraino helduko gara.
Dena den, landareria eta
paisaia hobeto ikusteko gogoa izanez gero, itzulinguru bat egingo dugu,
eta eskuineko pista hartu beharrean, aurrera jarraituko dugu, eta
Iruiturrira iritsiko gara. Bertan, ibilalditxoak egin eta iturri ondoko
zuhaitzen itzalpean atseden har dezakegu. Mahaiak ere badira. Atseden
hartu ondoren, Morkaikorantz abia gaitezke lurreko harriak gorriz eta
zuriz pintaturik dauden bidezidor batetik. Bidearen amaieran gurutze
famatua ikusiko dugu. Inguruan, dirudienez, Gerrate Zibileko trintxeretako
hainbat lurperaketa daude. Leku horretatik paisaia bikainaz goza dezakegu.
Zer
ikusi
(itzuli) |