   |
Helbidea:
Azkue auzoa, 1
20870 Elgoibar ( Gipuzkoa )
tel. 943 74 84 56
faxa 943 74 41 53
http://www.elgoibar-museoa.com
e-mail: museo@imh.es
XX.
mendearen hasieratik, bertako enpresen ekimenari esker, Elgoibar eta beronen
eragin-eremua nazioarteko
merkatuetan ezagunak izan dira.
IMHk omenaldia egin nahi izan die langile eta enpresari guztiei, baita
gure herria makina-erremintaren fabrikazio eta diseinuaren erreferente
bihurtu duten gainontzeko pertsonei ere. Horrela bada, IMHk museo
bat sortu du industria indartsu honen historiari dagokion zati
garrantzitsu bat jasotzeko. Museoak 400 m2ko azalera
erabilgarria du.
Hiru
nabe ditu: bat erdian, eta beste biak, alboetan. Bertan 60 pieza baino
gehiago ikus daitezke (fresatzeko makina orokorrak, tornu paraleloak,
karraskatzeko makinak, zulatzeko makinak...) Makina horiek guztiak
Elgoibarko makina-erremintaren aitzindariek egin zituzten. Museoa
zabalik dago, eta eskoletako ikasleak eta enpresa bidaietakoak bertaratu
daitezke, aldez aurretik IMHn (tel.: 943744132) ordua eskatuz gero.
MUSEOAREN GUNEAK
Mekanizatuko
tailerra edo erdiko nabea
Erdiko
nabea handiena da; bertan erakusten dute, hainbat makina benetan nola
dabilen. Erakusketa hori eraikinaren teilatuko zertxek edo habeek
sostengatutako euskarrien bidez eta poleadun transmisio-ardatzen bidez
egiten da.
Lagin
hau erakusketaren atalik garrantzitsuena da. Bertan, mende hasierako
mekanizatu tailer bat ikus daiteke: pedal bidez dabiltzan tornua eta
balezta-zerrak; txirbila kentzeko, materiala desitxuratzeko eta
ebakitzeko makinak; tornuak, karraskatzeko makinak, zulatzeko makinak, zerrak eta
mende erdira arte martxan jardun zuten beste makina batzuk.
Errementaritza-galdaragintza
edo alboko 1. nabea
Gune
honetan errementaritza-galdaragintza lantegi baten erreprodukzioa egin
da. Bertan, artisau-ekoizpenerako beharrezkoak diren lanabesak ikus
daitezke. Horretaz gain, gure burdinoletan egiten zen “agoa” izeneko
masa erdimetalikoaren lagin urrietariko bat ere ikusgai dago. Erakusketa honek industriaurreko aroa islatzen du; horretarako,
bailarako antzinako sutegien eta
errementerien ekoizpen ereduak azaltzen ditu.
Erdi
Aroko tresneria edo alboko 2. nabea
Gune
honetan, Erdi Aroko makinak jarri dira ikusgai. Halaber, erakusleihoetan
garai hartako hainbat lanabes eta
mekanismo
ikus daitezke. Horretaz gain, hormetan, informazio panelak daude
eskegita, dozenaren bat gutxi gorabehera. Panel horietan sektorearen
historia kontatzen zaigu gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Argi dago,
beraz, erakusketa honen helburuak didaktikoak eta dibulgatzaileak
direla.
Guztira,
250 argazki baino gehiago daude ikusgai erakusketa areto honetan.
|