|
Sorrera |
|
1990 urte garrantzitsua izan zen hezkuntza arloarentzako espainiar estatuan. Urrian LOGSE legea argitaratu baitzen (Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea). Lege honen II. Tituluko 1. atalean heziketa artistikoak eta zehazkiago musika irakaskuntza arautzen da. Erreforma honek ematen zuen aukera aprobetxatuz, eta Eusko Jaurlaritzaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa departamentuaren ekimenez Atonomia Erkidegoko musika hezkuntza arloak 1992an bukatu zen eztabaida hasi zuen:
Egoera berri honek Autonomia Erkidegoko musika irakaskuntzaren egiturara aldaketa handiak ekarri zituen Euskadiko musika ikasketak egiten dituzten ikaslerik gehienak Musika Eskoletan egingo baitituzte beraien ikasketak. 2000-2001 ikasturtean esate baterako Musika Eskolak musika ikasleen %90.1 batzen zuten.
|