 |
 |
XVIII. mendeko eraikuntza da,
eta garai hartan, arkitektura eskurialenseak Euskal Herrian izan zuen
eragina nabari zaio. Longa, Larraza eta Ibero arkitektoek
eraiki zuten, eta obrek 25 urte iraun zuten. 1716an inauguratu zen
parrokia. Dorrea barrokoa da, eta Justiniani italiarrak eta Ugartemendia
euskaldunak egin zuten altare nagusiak proiekzio klasikoa du, barroko
itxura ere izan arren. San Bartolomeren irudia dago altare nagusiko
erretaulan. Bertan, oso ongi ikus daiteke santuari azala nola kendu zioten.
Hala ere, garai batean San Anton Abad izan zen Elgoibarko zaindaria, gaur egun
herriko bigarren zaindaria den arren. Parrokian badago San Antonen irudia,
Arizmendi eskultore donostiarrarena dela uste dena.
Ia lau urtez obretan egon
eta gero,berrikuntza lan izugarria egin ondoren, 1997an berrinauguratu da
parrokia.
Zer
ikusi
(itzuli) |