 |
Sallobente-Ermuaran auzoa oso ezaguna da.
Auzo hau da baserri gehien dituena, 63 guztira. Herritar asko eta asko
joaten da bertaraino pasiaran. Hiru kilometro inguru daude, eta bidea
laua eta oso atsegina da. Bidearen ondoan errekasto bat dago. Sallobente-Ermuaran
auzoan ermita, bolatokia, frontoia, taberna, elkartea, aparkalekua eta
haurrentzako parkea daude. 1989an, kasualitatez aurkitu ziren Sallobenteko ermitako
Erdi Aroko
margoak. Izan ere, ermita berreraiki behar zela-eta zenbait konponketa
egiteko erretaula eraman zutenean, konturatu ziren azpian balio
izugarria zuten margoak zeudela. Pintura neoklasikoak, errenazimendu
garaikoak eta gotikoak daude.
Sallobente-Ermuaran auzoan Arostegi palazioa dago. Palazioa hormaz
inguratuta dago eta bertan ikus daitezke jauregia, plaza txiki bat,
iturria, garbitokia eta baserria. Arostegi palazioari buruzko agiririk
zaharrenak 1451 urtekoak dira. Bertako Francisco Antonio Arostegi 1831,
1838 eta 1840 urteetan Elgoibarko alkate izan zen.
Elgoibarko auzoak
(Itzuli)
|