 |
Eibarko artzapezgoaren barruan dagoen Elgoibarko San
Bartolome parrokiarena da ermita hau. Herritik kanpo, izen bereko landa-auzoan,
San Pedro mendiaren gailurrean eta Kalamuako mendialdean dago. Bertatik,
Eibarko Arrateko Amaren ermita ikusten da, baita gure herria inguratzen
duten mendi guztiak, herria bera eta Olasoko Hilerriaren elizataria ere. Tamaina
handiko ermita da. Oinplano ia karratua, hiru isurkitako teilatua,
absidearen aldean beste hiru isurki gehigarri eta nabe bakarra ditu.
Harlanduzko hormak ditu, eta kontrahorma batzuetan eskantzuak. Lehen
atearen baoa erdipuntuko arkuduna da (gaur egun estalita dago) eta arku
konopialdun leiho bat ere badu. Estalitako arkuaren harlanduak, gangan
nitxo bat eta neurri handiko dobelak ditu. Arku horrek, berriagoa dirudien
eta hiru oin eta lau isuri dituen kanpai bakarreko kanpandorrearen atarte
txikira ematen du.
Ermitaren ondoan bi pilotaleku txiki daude. Elizaren parean San Pedro
baserria dago. Gaur egun, baserri hori jatetxea da.
San Pedroko lauan mahai
batzuk daude zuhaitzpean. Lauan, Udalak zabuak eta txirristak jarri ditu
txikienentzat. Auzoan idi demarako probalekua eta estalitako bolatokia ere
badaude.
Zer
ikusi
(itzuli)
|