 |
Hasiera batean San Vicente
Azkue ermita zen, baina herriak izurritea jasan zuen urte batean,
herritarrek San Rokeri erregutu zioten gaixotasun hura senda eta
desagertaraz zezan. Santuak ondo bete zuen eskatutakoa.
Harrezkero, ermitari San
Roke deitu izan zaio eta santu honek gaixotasunak sendatzen dituen fama
dauka. Ermitaren puntan, kanpaien gainean, burdinez eginiko bi
boxeolariren irudiak ikus daitezke. Dirudienez, 1971. urte inguruan,
Urtain boxeolaria, Europako txapelduna, bertan izan zen eta bere omenez
jarri zuten irudia azkuetarrek.
Zer
ikusi
(itzuli) |