|
Transmisio kanpaina |
|
|
Bikote eta ezkonberriei zuzenduriko transmisio kanpaina
Gurasoekin egiten den bezala, bikote eta ezkonberriei zuzenduriko kanpaina ere antolatzen du urtero Udalak. Bikoteek ere etorkizunean guraso izan nahi badute, oraintxe dute euskara ikasteko edo sakontzeko aukera.. Horrela, euren ondorengoei hitz egin, ipuinak kontatu eta eskolako lanak egiten lagundu ahal izango baitiete. Gauza jakina da, hizkuntza baten ikasketa prozesua ez dela berehala burutzen eta, horrela, gauzak ulertzeko eta, era berean, elkarrizketa batean moldatzeko gaitasunaz jabetu arte, gutxienez, bi urte behar direla euskaltegi batean.
Beraz, bikote eta ezkonberriak euskara ikastera animatu nahi ditu Elgoibarko Udalak, eta horretarako, “zure eginkizuna, bere etorkizuna”. Lemadun kanpaina jarri du martxan.
Kanpaina hau bideratu ahal izateko ere, ezinbestekoa izan da Elgoibarko epaitegiko langileen laguntza, bikoteek epaitegian euren datuak ematerakoan jasoko baitute Udalaren mezua eta triptikoa..
Bikoteen hizkuntza gaitasuna kontuan harturik, hiru mezu ezberdin prestatu ditu Udaleko Euskara Batzordeak:
Beraz, zorionak emateaz gain, euskara erabiltzeko edota ikasteko aholkua
ematen die
Udalak bikoteei eta ez hori bakarrik, euskara ikasteko udalak
ematen dituen dirulaguntzen berri ere ematen die. |
Haurra izan berri duten gurasoei zuzenduriko kanpaina
Familia da hizkuntza transmititzeko biderik nagusiena eta errazena. Transmisio horretan gurasoek duten garrantziaz oharturik, Udalak haurra izan berri duten gurasoei zuzenduriko kanpaina jarri zuen martxan 2001ean eta ildo beretik jarraitzen du.
Kanpaina hau bideratu ahal izateko, hiru euskarri erabiltzen ditu udalak:
Beraz, transmisio kanpainaren bidez, Udalak euskara erabiltzeko edota ikasteko deia egin eta euskara ikasteko ematen dituen diru-laguntzen berri eman nahi die haurra izan berri duten gurasoei. Hala, 0-12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek matrikularen erdia ordainduko dute Elgoibarko euskaltegietan, eta halaber, beka lortzeko aukera ere izango dute.
Kanpaina bideratu ahal izateko, ezinbestekoa da Elgoibarko bake epaitegiko langileen laguntza, gurasoek epaitegian haurra inskribatzerakoan jasotzen baitituzte Udalaren mezua eta triptikoa. Euskarazko jolas eta abestiei buruzko materiala “Punpalaplan Euskal Jolasen Bilduma” jasotzeko, berriz, Kultur Etxera, Udaleko Euskara Sailera, bertaratu beharko dute, bulego orduetan (07:30-15:00).
|