|
Udal euskaltegia |
|
|
|
Aurkezpena:
Kokapena: Telefonoa eta Faxa: 943-742731 |
|
- Alfabetatzea: Ama hizkuntza euskera izanik, ikasketak euskaraz egin ez dituztenentzat. |
|
|
HELBURUAK:
Lehenengo maila burututakoan, ikaslea gai izango da, eguneroko testuinguru ezagunetan, gai orokor eta arruntei buruzko kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak, pertsonen eta objektuen deskribapen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Halaber, eguneroko harreman hurbilen inguruan, solasaldietan parte hartzeko gai izango da. Dena den, testuaren mezu nagusia eta orokorra jaso/adieraziko du, eta zenbaitetan, helburuaren arabera eta testuaren egiturak bideratzen duenean, informazio xehea ere jasoko du.
2. Maila: Bigarren maila burututakoan, ikaslea gai izango da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldiak eta jardunak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Dena den, zailtasunak izango ditu ñabardurak jaso eta adierazterakoan.
3. Maila: Hirugarren maila burututakoan, ikaslea gai izango da, kultura orokorraren mailan, edozein euskal hizketa ulertzeko, baita zuzentasunez, egokitasunez eta aberastasunez komunikatzeko ere. Saiakera arruntak, ipuinak, nobelak, etab. ulertuko ditu; gutunak, artikulu laburrak, testu errazak eta antzekoak ere idazteko gai izango da. Hala ere, zailtasunak izango ditu gai espezializatuei eta erregistro bereziei buruzko testuak jaso eta adierazteko.
4. Maila: Laugarren maila burututakoan, ikaslea gai izango da kultura maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko eta iritziak eta azalpenak emateko. Halaber, testu espezialduak bere osotasunean jasoko ditu eta hizkuntza formalean nahiz informalean egoerari egokituz eta arrakasta lortzeko moduan, era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator idazteko gai izango da. Euskalkietako berbaldiak eta idatzizko testuak ere ulertzeko gai izango da.
EUSKARA-AGIRIAK: HABEREN 1, 2, 3 eta 4. mailako euskara agiriak lortzeko azterketak euskaltegian bertan egiten dira.
HABEren euskara-agirien baliokidetasunak:
APARTEKO IKASTAROAK:
Izena ematea:
Prezio bereziak: Elgoibarren erroldatutako langabetuek, ikasleek eta jubilatuek prezio erdia ordainduko dute, baita 0-12 urte bitarteko umeen gurasoek ere.
Beka sistema: Beka sistemarekin ia doan atera daiteke matrikula.
|
|